EKIDE (ARRASATE)
ELAk lanuzteak deitu ditu kaleratzeak salatu eta lanpostuak defendatzeko
Bihar, irailaren 26an, bi orduko lanuzteak egingo dituzte Arrasateko EKIDE enpresan, lan txanda bakoitzean: goizean 10:00etatik 12:00etara. 180 langile ditu enpresak, eta ingenieritza esparruan jarduteaz gain, hainbat produktu ekoizten dituzte.
Zuzendaritzak jada bost kaleratze egin ditu, eta gehiago egingo dituela iragarri. Horren aurrean, langile batzordeak eskatu dio kaleratzeak atzera bota ditzala, eta aurrerantzean hartu nahi dituzten neurriak negoziatzeko epe bat zabal dezala. Zuzendaritzak, baina, ez du asmorik erakutsi langileen eskaerei jaramon egiteko.
Hori dela eta, langile batzordeak (ELA eta LAB) aho batez erabaki du mobilizatzea. Zehazki, bihar egingo dituzte bi orduko lanuzteak, eta urriaren 1ean eta 3an lau ordukoak (9:00etatik 13:00etara).