ARCELOR (AGURAIN ETA LEGASA)
ELAk lanuzteak eta greba deitu ditu kaleratzeen aurka

ELAk hainbat lanuzte eta greba deitu ditu Legasako eta Aguraingo Arcelor Mittalen, kaleratzeen aurka. Aguraingo lan zentruan 35 langilek egiten dute lan eta Legasakoan beste 45ek. Oraingoan Legasako eta Aguraingo lan zentruei eragingo dien espedientea aurkeztu du enpresak, 33 eta 40 enpleguren suntsiketa ekarriko luke.
Lehen lanuztea maiatzaren 7an egingo da, 2 ordukoa, 13:00etatik aurrera. Maiatzak 8 greba eguna izango da, eta Legasako eta Aguraingo plantillak enpresak Iruñean duen lantokira joango dira, elkarretaratzea egiteko. Elkarretaratzea 14:30ean hasiko da, enpresarekin bilera hasi baino 30 minutu lehenago. Enpresak lantokietatik urrundu nahi izan du negoziazioa, eta, beraz, langileak Berriobeitira joango dira enpresaren erabakiak eta jarrera salatzeko.
ELAk enpresaren jarrera salatu du, grebaren eragina gutxitzeko asmoz gutxieneko zerbitzuak inposatu dituelako, funtsezko sektorea izan gabe.