IBERDROLA
ELAk lehen grebaren jarraipen zabala nabarmendu du

ELAk, Iberdrolan Euskal Herrian ordezkaritzaren % 50 baino gehiago duenak, greba egin du Iberdrolan enpresaren historian lehen aldiz. Sindikatuaren arabera, Asua, Ortuella, Abadiño, Gernika, Leioa, Durango, Santurtzi, Barazar, Miramon, Hernani, Eibar eta Ordiziako zentroetan oro har % 100eko eragina izan du.
EAEn:
- Araban: %90
- Iberdrola dorrean: %60+
- Larraskitu: %80+
Nafarroan:
- Iruñean: 60%
- Tuteran: %75
- Kordobilan: %100
- Tafallan: %80
- Castejon: %100
ELAk eskatu du plantillak azken urteetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko, azken lau urteak kontuan hartuta % 16koa baita galera. ELAk uste du onartezina dela hori normalizatzea, Iberdrolak urtez urte mozkin milioidunak dituen bitartean (%44 gehiago 4 urtean), eta enpresako zuzendaritzak eta akziodunek aberasten jarraitzen duten bitartean. Langileek urteak daramatzate mobilizatzen aldarrikapen nagusi honekin
ELAk gogorarazi du Iberdrolak etekin errekorrak lortu dituela (5.612M €, %17 gehiago 2023arekin alderatuta), 1.166M € dibidendutan banatu dituela (%23gehiago 2023arekin alderatuta) eta 200M €bonusetan banatu dituela, zuzendarien artean. Era berean, plantillak erosteko ahalmenaren galera metatzen jarraitzen du (%3gutxiago 2023arekin alderatuta). ELAk egindako kalkuluen arabera, soldata KPIaren arabera igotzeak 10M €-ko kostua izango luke ( % 2,5eko igoera kontuan izanda), eta erosteko ahalmenaren % 16 berreskuratzeak 67M €-ko kostua izango luke. Zifra horiek alderatuta, ELAk justifikaezina ikusten du Iberdrolak negoziatzeari eta KPIarekiko soldata berrikuspena eta bermea ezartzeari uko egitea.
Enpresak ukatu egin du ELA gehiengoa den negoziazio eremua (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa), baina, hala ere, Estatuan gutxiengoa izan arren, ELA borrokan ari da eta presio egiten dio enpresari plantillak sortutako aberastasuna langileen artean bana dezan (goi zuzendaritzara edo akziodunetara bideratu beharrean). Gaur egun, Estatuko Hitzarmena negoziatzen ari da, non Iberdrolak lan baldintzetan hobekuntzarik proposatu gabe eta KPIaren araberako soldata igoerarik proposatu gabe jarraitu nahi duen.