ELAk lortu du Froneri Iberiak (Araba) zazpi opor egun ordaintzea aldizkako langile finkoei

ELAk irabazitako demanda bati esker, Froneri Iberiako (Araiako enpresa, izozkien industrian diharduena) aldizkako 44 langile finkok kitapenean zazpi opor egun kobratzeko eskubidea izango dute, enpresak aldebakarrez behartu zituelako langileak egun batzuk hartzera. 2022ko uztailaren 8an, enpresak, SMS bidez, aldizkako 44 langile finko behartu zituen oporrak hartzera, 2022ko uztailaren 11tik 17ra, mantentze arazoak zituztela argudiatuz. Inposizio horren aurrean, ELAk demanda bat jarri zuen, enpresak ezin dituelako oporrak alde bakarrez eta langileekin adostu gabe ezarri. Bada, justiziak berretsi egin du hori eta adierazi du aldizkako langile finkoei kitatu behar zaizkiela kanpainaren amaieran sortutako oporrak. Gainera, justiziak dio Froneri Iberiak ez dituela egiaztatu mantentze lanetan arazoak zituztela.
Enpresak 500 langile ditu sasoiko, plantilla finkoaren eta aldizkako langile finkoaren artean banatuta. ELAk laguntza eskainiko die langileei banakako erreklamazioak egiteko, zazpi opo egunen kitapena jaso dezaten.