UTE Miramon (Gipuzkoa)
ELAk lortu duen enpresa hitzarmenari esker, urteko lanaldia 92 ordu murriztuko da

2027ra arte egongo da indarrean akordioa eta KPIren araberako soldata igoerak eta kontziliazioa hobetzeko txanda kontratua bermatuko ditu, besteak beste. Aldi baterako enpresa-elkartea da eta Gipuzkoako errepideen mantentze lanez arduratzen da; guztira, 45 langile ditu. Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izango da orain.
Sindikatuak bereziki azpimarratu du jarduera plusari dagokionez lortutakoa: langile batzuek soilik kobratzen zuten plus hori, eta ELAk diskriminaziotzat jotzen zuen. Izan ere, kontrol zentroko emakumeak ziren kobratzen ez zuten bakarrak. Hitzarmen berriarekin, ordea, langile guztiek izango dute plusa. Negoziazio honen garaipen handienetako bat da.
Negoziazioan zehar greba mugagabea deitu zen eta % 100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri zizkieten.