Gipuzkoako Metal Merkataritza
ELAk negoziazio-mahaia deituko du

Gipuzkoako Metalaren Merkataritzako lan baldintzek atzerakada handia izan dute krisi ekonomikoaren eta pandemiaren ondorioz, besteak beste. Enpresek irabaziak pilatu dituzte eta produktibitateak gora egin du azken urteetan, baina lan-baldintzak izoztuta daude oraindik. Hitzarmenak 15 urte daramatza berritu gabe.
Premiazkoa da hitzarmena berritzea, langileek sortutako aberastasuna banatzeko eta haien lan-baldintzak hobetzeko. Ezinbestekoa da negoziazio-mahaia irekitzea eta langileak antolatzea.
ELAren helburuak honako hauek dira:
- Soldatak eguneratzea hainbat urtetako galeren ondoren.
- Babes bermeak lortzea PP eta PSOEren lan erreformen aurrean.
- Gainerako lan baldintzak egungo beharretara egokitzea, eskubideak onartuz eta prekarietatea ezabatuz.
ELA beste sindikatuekin harremanetan jarriko da negoziazio mahaia lehenbailehen irekitzeko eta 15 urte izoztuta daramatzan hitzarmena berritzea lortzeko.