ELAk oinarrizko edukiekin beste proposamen bat aurkeztu du Bizkaiko Metalaren mahai negoziatzailean

2022/10/19
Bizkaiko metaleko beste negoziazio mahaia egin dute gaur patronalak eta sindikatuek. ELAk, mahairen %40ko ordezkaritza duenak, edukiz hornitutako beste proposamena aurkeztu du, oinarrizkotzat jotzen dituen proposamenekin. Hurrengo negoziazio mahaia urriaren 25an izango da. Bien bitartean, urriaren 27, 28 eta azaroaren 2an deitutako grebak lantzen jarraituko du ELAk, mobilizazioaren bidez sortutako aberastasuna modu justuagoan banatzeko hitzarmena helburu.

Honako hauek dira ELAk aurkeztu dituen edukiak:

  • Indarraldia: 2 urte (2022-2023). Ez da baztertzen beste urtebete luzatzea indarraldia.

  • Soldata igoerak: aurreko urteko KPI. 2022. urterako, 2021eko iazko KPIa. 2023. urterako, 2022ko aurreko urteko KPI.

  • Gutxieneko bermea: aurreko urteko KPI igoerak, aurreko paragrafoaren ildo beretik. Testuak argitzea, nahasteak saihesteko.

  • Hitzarmena aplikatzeko bermea: arbitrajea edo ORPRICCEra jotzea eragozten duen klausula, langileen ordezkariekin akordiorik ez badago.

  • 8 orduko lanaldi murrizketa indarraldiko bi urteetarako.

  • Subrogazioa, zuntz optikoa eta telefonia instalatzera eta mantentze lanetako langileetara zabaltzea; baita garbiketa industrialera eta biltegia/logistikara ere.

  • ABLEengatiko kontratua 6 hilabetera mugatzea, bai langilearentzat, bai lanpostuentzat.

  • Laktantzia metatzea, egunean ordubete, eta lizentzia guztiak lanegunetan hasi eta hartuko dira.

  • Berdintasun planak langileen legezko ordezkaritzaren gehiengoarekin adostu behar dira.

  • Laneko gaixotasunen ondoriozko ezintasunagatik eta heriotzagatik kalte ordainak hobetzea eta lanbide gaixotasunagatik ere kalte ordainak onartzea.

Era berean, patronalak planteatutako izaera erregresiboko neurriak (malgutasuna, bajen osagarriak, gutxieneko berme berria) baztertu behar direla defendatu du sindikatuak. Aldi berean, patronalak gaur soldata arloan zenbait mugimendu egin ditu, oso eskasak direnak sindikatuarentzat.