BIZKAIKO ERAIKUNtza
ELAk oso positiboki baloratzen du grebaren jarraipena
2023/06/29

Gaur, ekainak 29, Bizkaiko eraikuntza sektoreko langileek greba eguna dute, eta sindikatua pozik dago sektorean izaten ari den jarraipenarekin. ELAk, sektoreko ordezkaritzaren %32,75 izanik, ez du KPItik beherako soldata igoerarik onartuko. Bihar, ekainak 30, greba eguna ere izango dute, eta 12:00etan ASCOBI patronalaren aurrean kontzentratuko dira.
Ekainaren 9an greba egun bat egin ondoren, ekainaren 27an patronalarekin izandako bileran ez zen urratsik egin. Negoziazioak blokeatuta jarraitzen du, eta ondorioz, ELAk jada deituta zituen bi eguneko greba deialdiari eutsi dio. Izan ere, sektoreko langileek erabaki dute enpresen etekinekin bat datozen soldata igoerengatik mobilizatzea. ELAk uste du beharrezkoa dela sektorea aktibatzea.