arabako metala

ELAk SEA patronalaren blokeoa salatu eta lan baldintzak hobetzea eskatu du

ELAk SEA patronalaren blokeoa salatu eta lan baldintzak hobetzea eskatu du
Ehunka langilek manifestazioa egin dute gaur Gasteizen, ELAk deituta, Arabako Metalgintzako hitzarmenak soldatetan, lanaldian eta lan baldintzetan benetako hobekuntzak jasotzea eskatzeko.

Sindikatuak salatu du SEA patronala negoziazioa blokeatzen ari dela, sindikatuek egindako proposamenei erantzunik eman gabe. Horren ondorioz, sektoreko 25.000 langile baino gehiagoren hitzarmenaren negoziazioak ez du aurrerapausorik eman.

ELAk kritikatu du patronalak, sektoreko enpresek jarduera eta irabazi handiak izan arren, erosahalmena bermatzeari, lanaldia murrizteari eta lan osasuna nahiz prekaritatearen aurkako neurriak lantzeari uko egiten diola.

Ekainaren 24ko hurrengo negoziazio-bileran aurrerapausorik ez badago, ELAk ez du baztertzen mobilizazioak eta protestak areagotzea.