NOVARGI INDUSTRIES SL (MIÑANO)

ELAko hautagaia kaleratu du enpresak hauteskunde sindikalen ondoren

2023/07/10
Novargi Industries SL enpresan lehen aldiz hauteskunde sindikalak egin eta bi hilabete eskasera, enpresak ELAko hautagaia kaleratu du, prozesuan zehar hautatua izan ez zedin kanpaina aktiboa egin ondoren.

Langile talde bat antolatu eta lehen aldiz hauteskunde sindikalak egitea erabaki zutenetik, Novargi Industries SL enpresan jazarpena etengabea izan da: hainbat langile kaleratzeaz gain, enpresa uztea erabaki dute beste hainbatek, sortutako giroaren eta antolaketa faltaren ondorioz. 

Behin hauteskundeak igarota, ELAko hautagaia zen baina hautatua izan ez zen pertsona bakarrri erantzukizunak kendu zizkion enpresak eta, azkenean, kaleratu egin dute. Oinarrizko eskubideen urraketa honen aurrean, ELAren zerbitzu juridikoak lanean ari dira egoera irauli arte.