KIMIKA SEKTOREA

Elkarretaratzea estatalizazioaren aurka

2024/03/06
ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek elkarreratzea egin dugu Gasteizen, SEA patronalaren egoitzaren aurrean. Hego Euskal Herriko kimika sektorearentzako hitzarmena eskatu dute sindikatuek, estatalizazioarekin eta horrek dakarren prekarietatearekin amaitzeko garaia dela iritzita.

ELAk ekainean iragarri zuen Hego Euskal Herriko kimika sektorearen negoziazioa aktibatzeko borondatea. Hainbat bilera egin ondoren, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek akordio bat lortu zuten EAEko patronalei eta CONFEBASKi dei egiteko, kimika sektorerako lehen hitzarmen autonomikoa negoziatzen hasteko. 120 batzordek eta enpresetako ordezkarik baino gehiagok eman diote babesa ekimenari.

Joan den abenduaren 26an, Estatuko FEIQUE patronalak, CONFEBASKek eta ADEGIk, CEBEKek eta SEAk idatziz erantzun zuten uko egiten ziotela hitzarmen berriaren negoziazioari, eta Estatuko hitzarmenaren baldintzei eutsiko zietela.

ELAk erabat arbuiatzen du SEAren erantzuna. Soldata txikiak, lanaldi luzeak eta eskubide gutxi dakartzan estatuko hitzarmenaren aplikazioa defendatzea bateraezina da Arabako langileekin konpromisoa duzula esatearekin. Prekarietatea ezin da izan erantzuna kimiken sektorean lan egiten dutenentzat. ELAk Madrilen izan zen Estatu mailako hitzarmenaren eraketan, Hego Euskal Herriko negoziazio eremuak irekitzea eskatzeko. Sektorearen baldintzak duintzeko borrokan jarraituko du.

Sindikatuek elkarretaratzeak eginak dituzte dagoeneko ADEGI, CEBEK eta CONFEBASKen aurrean. Kimiketako sektoreko lan baldintzak Hego Euskal Herrian negoziatzea lortzeko, ELAk Nafarroan ere jarraituko du lanean, nahiz eta kasu honetan, tamalez, estatuko sindikatuek uko egiten dioten aldarrikapen horri.