DISPORT EKI (GASTEIZ)
Elkarretaratzea kaleratutako lankidea berriro har dezatela eskatzeko
Gasteizko Disport Ekiko langileek elkarretaratzea egin dute gaur, Udaleko kirol jarduerak hasi baino egun bat lehenago, langileen egoera salatzeko eta kaleratutako lankidea berriro har dezala eskatzeko. Izan ere, enpresak erabaki du zigortzea aurreko ikasturteko ez-ordainketen aurkako borrokan langile aktiboenetako batzuk. Horietako bat kaleratu du eta hainbat langileen abuztuko nomina irailaren 18ra arte kobratu gabe utzi du, horien artean ELAko hiru delegatu.
Gogora dezagun Disport Ekik behin eta berriz urratu dituela langileen eskubideak. Ordainketen atzerapenak etengabeak izan dira: sei hilabete 2022an, bederatzi 2023an eta beste horrenbeste 2024an. Era berean, joan den ikasturtearen amaieran, Disport hartzekodunen aurrekonkurtsoan sartu zen likidezia faltagatik. Horregatik guztiagatik, langileek greba hasi zuten maiatzean.
Kontzentrazioan ere salatu dute Udalaren jarrera: Langileak defendatzetik urrun, milaka eurotan baloratutako lizitazioak emaen jarraitzen dio enpresari, nahiz eta hartzekodunen aurrekonkurtsoan egon. Hori guztia, gainera, enpresako arduradun nagusiak hainbat kexa dituenean langileekin oldarkor jokatzeagatik. Horregatik guztiagatik, ez dute soilik eskatzen Disport Ekirekin harremana eteta, baizik eta zerbitzu horiek ez daitezela subkontratatu, lan baldintzei eta zerbitzuari berari kalte egiten baitie.