GLAVISTA (GUARDIAN)
Elkarretaratzea Laudioko Guardian enpresaren aurrean

Izan ere, Gasteizko Merkataritzako Epaitegiak ELAk planteatutako laguntza judiziala onartu eta arrazoia eman dio, eta Guardian eta Parter Capital multinazionalak Autoglaseko (Laudio, Araba) enplegu erregulazioko espedientearen (EEE) prozesuan egotea agindu du.
Guardian multinazionala Laudioko (Araba) Autoglas lantegia (Glavista) behin betiko ixten saiatzen ari da. Enpresa behin betiko ixtea kolpe latza izango litzatekeela langileentzat eta eskualde osoarentzat. Sindikatuak benetako irtenbide bat eskatu du, proiektu industriala zehazten ez bada galduko diren 200 lanpostu baino gehiago salbatzeko. Era berean, lanpostuak mantentzeko ekintzak eskatu dizkie euskal erakunde guztiei, eta, zehazki, Eusko Jaurlaritzari. Bien bitartean, enpresa batzordeak mobilizazioekin jarraitzeko deia egin die Autoglaseko langileei.