ARABAKO ZURGINTZAREN SEKTOREA
Elkarretaratzea negoziazioak abiatzea exijitzeko

Negoziazioa urte hasieran hasi zen, eta bi bilera egin ondoren geldiarazi zuten: lehenengoan, sindikatuek beren plataforma aurkeztu zuten; eta bigarrenean, patronalak berea ekarri zuen. Eta harrezkero, ezer ez. SEAk bertan behera utzi zituen hurrengoak. Gogoratu behar dugu SEAk 2024. eta 2025. urteetarako soldatak izoztea proposatzen duela, funtsezko hobekuntza gehigarririk jaso gabe.
Patronalaren aitzakia da aurreko hitzarmenean jasotako soldata eguneratzea gogorra izan dela. Sindikatuek ez dute aitzakia hori onartzen, enpresek bazekitelako zer zegoen sinatuta eta hiru urte izan dituztelako igoerak egiteko eta erregulazioa moderatuagoa izateko. Baina langile guztien artean sortzen duten aberastasuna banatu beharrean, nahiago izan dute azkenera arte beraientzat gorde. Orain arazoa da berau banatzea.Ez dute onartzen, halaber, sektorearen onurarako lan egiten duten pertsonen baldintzak prekarizatzea. Erosahalmena bermatuta geratu behar da.
Horregatik, sektoreko 300 sinadura baino gehiago bildu dituzte, sektoreko gehiengoa ordezkatzen dutenak, patronalari eskatzeko bere plataforma berrikus dezala eta negoziazio mahaira dei dezala, edukiekin. Hori egin ezean, sindikatu deitzaileengandik protesta gehiago aztertuko dituzte sektorea mobilizatzen jarraitzeko, eszenatokirik baztertu gabe.