DIVIPA (DERIO)

Elkarretaratzea SPRIren Bilboko egoitzaren aurrean, Fedrigoniren deslokalizazioa salatzeko

Elkarretaratzea SPRIren Bilboko egoitzaren aurrean, Fedrigoniren deslokalizazioa salatzeko
ELA Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko arduradunekin bildu da eta Derioko industria proiektua eta bere 56 lanpostuak defendatzeko eskatu die.

DIVIPAko langileek elkarretaratzea egin dute gaur, irailak 29, Bilboko Bizkaia Plazan, SPRIren egoitzaren aurrean, Fedrigoni multinazionalak egin nahi duen itxiera eta deslokalizazioa salatzeko. Mobilizazioarekin batera, ELAk bilera egin du Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko arduradunekin, eta sindikatuak adierazi die beharrezkoa dela Derioko jarduera industrialaren eta enpleguaren defentsan esku hartzea.

Enplegu-erregulazioko Espedientearen (EEE) kontsultaldia joan den irailaren 22an amaitu zen, akordiorik gabe. ELAk prozesu osoan defendatu du lantegia eta 56 lanpostuak mantentzea, eta uste du Fedrigonik alegatutako arrazoiek ez dutela itxiera justifikatzen eta espedienteak irregulartasun eta kontraesan handiak dituela.

ELAren iritziz, ez da soilik lan gatazka bat. DIVIPAk 50 urte baino gehiago daramatza Derion. 

Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari eskatzen die paper aktiboa har dezatela eta multinazionalari eska diezaiotela proiektu industrialaren jarraipena bermatuko duten alternatibak.

Bien bitartean, greba mugagabeak aurrera jarraitzen du, eta ELA Enplegu-Erregulazioko espedientearen inpugnazio juridikoa prestatzen ari da.