Elkartasuna Bizkaiko metaleko greba dela-eta auzipetutako langileei

Elkartasuna Bizkaiko metaleko greba dela-eta auzipetutako langileei
Maiatzaren 26an Bizkaiko metaleko hiru langile epaitu zituzten Bilbon. 2019an hiru lagun horiek parte hartu zuten Bizkaiko metalean deitutako grebetan. Gainera, beste lau langile ere inputatuta daude. ELAk bere elkartasuna adierazi nahi die langile horiei, eta argi utzi nahi du horren atzetik langileen greba eskubidea kriminalizatzeko erabaki politikoa dagoela. Horren harira, maiatzaren 26ean protesta ekintza bat egin zuten ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek Bilboko Justizia Epaitegiaren aurrean.

Zoritxarrez, Bizkaiko metala ez da salbuespena. Azken hilabeteetan hainbat langile auzipetu dituzte lan-gatazka ezberdinetan, guztiak lan sindikalaren egikaritzaren baitan egindako ekintzengatik. Eredu bat kriminalizatu nahi dute, langileen eskubideen defentsa borroka egitea zigortu nahi dute.