Autoglas (Glavista). Laudio

Enplegu erregulazioko espedientearen prozesua berrabiarazi da, sei hilabete baina gehiagoko etenaldiaren ostean

2024/05/06
ELAk eskatutako laguntza judizialaren ondorioz zegoen etenda Autoglaseko enplegu erregulazioko espedientearen prozesua (EEE); hainbat informazio eskatzen ziren, eta Guardian Taldeko eta Parter Taldeko enpresen parte hartzea

ELAk eskatutako laguntza judizialaren ondorioz zegoen etenda Autoglaseko enplegu erregulazioko espedientearen prozesua (EEE); hainbat informazio eskatzen ziren, eta Guardian Taldeko eta Parter Taldeko enpresen parte hartzea

Informazioa eman eta enpresak prozesuan parte hartzeko sei hilabete igaro ondoren,maiatzaren 7an berrekingo dio Laudioko Autoglas (Glavista) enpresaren kaleratze kolektiboaren prozesuak.

2023ko urriaren 18an, Gasteizko merkataritza arloko epaitegiak 10 eguneko epea eman zien Guardian Taldeko eta Parter Capital Taldeko hainbat sozietateri salerosketako dokumentazioa entregatzeko, eta, bitartean, EEEaren prozedura geldiarazi zuen. Agiri horiek ez dira aurkeztu apirilera arte (6 hilabete geroago). Hori dela eta, epaitegiak dei egin die alderdiei enplegu erregulazioko espedientearen prozesuari berriro ekiteko.

ELAk prozesu horretan parte hartzea lortu du, Autoglasez gain, Guardian Taldeko enpresak eta Parter Taldeko enpresak; epaitegiak Autoglas parte den enpresa taldearen zantzuak ikusi ditu.

Autoglas/Glavista enpresa Laudioko haizetakoen fabrikatzailea da, eta 2020ra arte Guardian Laudioko kide izan zen. Egoera oso zailean izanik, 200 lanpostu daude jokoan.