AITEK AUTOMATION (AZKOITIA)

Enpresa 2025eko abendura arte egongo da lan-erregulazioan

2025/05/15
Hainbat hilabetez atzerapenekin eta ordaindu gabe egon ondoren, enpresak sei hilabeteko %70erainoko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea hasi du, produkzio-arrazoiengatik, eta horren aurrean langileek benetako bideragarritasun-plana eskatuko dute.

AITEK Automation Azkoitian dagoen 80 langiledun makina-erreminta enpresa da eta lan-bolumen handiena, Juaristi Boring and Milling enpresari eskaintzen dio, gerentzia partekatzen duelarik.

Duela zenbait hilabetetik hona nominak ez ordaintzea eta ordainketetan atzeratzenak gertatzen ari direla leporatzen diote langileek. Horrez gain, gaur egun atzerapenak lau hilabetera iristen direla eta langileen artean kobrantzarako diskriminazioak daudela baietatzen dute.

Era berean, Geroari egindako ekarpenen auzian, zorra urtebete baino handiagokoa da, eta gai hori judizializatuta dago. Langileen egoera gogaikarria eta jasanezina da. Izan ere, eskaeretan ikus daitekeenez, antsietateak eta estresak eragindako baja medikoek eta enpresaburuen arau-hauste larriek kontratua amaitzea eskatzen dute.

Maiatzean ERTE bat planteatu du enpresak, arrazoi produktiboengatik. Honako hau, maiatzaren 19tik abenduaren 19ra bitartean %70era artekoa izango da. Batzordeak ez ditu ontzat eman alegatutako arrazoiak eta, hala ere, Asanbladaren aginduz enpresarekin akordio batera iritsi da, hobekuntza, neurri eta ordainketa berme batzuk mantentzearen truke.

Horren aurrean, Batzordeak (lau ELA eta bat LAB) dei publikoa egiten dio zuzendaritzari, adostutako konpromisoak betetzeko eta baita enpresaren etorkizunerako bideragarritasun plan erreala eskatzek ere.