MADERAS DE LLODIO
Batzordeak gaitzetsi du enpresak egindako EREaren jakinarazpena

Enpresa Batzordea 3 LABek, 2 ELAk, 2 CCOOk eta 2 UGTk osatzen dute, eta erabat gaitzesten du enpresako Zuzendaritzak Maderas de Laudion ERE bat planteatzeko egindako jakinarazpena. Enplegu erregulazioko espedientearen kontsultaldiaren lehenengo bilera irailaren 9an izango da, eta bertan jakin ahal izango da enpresak zenbat pertsona kaleratu nahi dituen kaleratze kolektiboaren bidez.
Batzordeak enplegu erregulazioko espedientea kentzeko exijitzen du, eta adierazi nahi du ez duela kaleratzerik onartuko.