SERVEO (BIZKAIA)

Enpresak ABEEa atzera bota du kontsulta aldia amaituta

Enpresak ABEEa atzera bota du kontsulta aldia amaituta
ELAk gogorarazi du Serveok ez zuela neurria justifikatu, eta azpimarratu du presioa funtsezkoa izan dela enplegua eta lan baldintzak babesteko.

Serveok aurkeztutako Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedientea (ERTE) erretiratzea erabaki du, kontsulta aldia akordiorik gabe amaitu ostean. ELAk uste du erabaki horrek agerian uzten duela espedienteak ez zuela behar adinako justifikaziorik.

Negoziaio prozesuan zehar, ABLEaren aurka egin du ELAk, enpresak emandako arrazoiak ez zirelako behar bezala egiaztatu eta aurkeztutako dokumentazioa ez zelako nahikoa izan neurria justifikatzeko. ELAk hasieratik defendatu izan du espedientea bertan behera uztea zela aukera egokiena, eta Serveoren erabakia langileen aldeko emaitzatzat jo du.

Serveoko enpresa batzordea bederatzi ordezkarik osatzen dute: sei ELAkoak eta hiru CCOOkoak. Enpresak mantentze industrialeko zerbitzuak eskaintzen dizkie Bizkaiko hainbat enpresari, tartean Trapagarango Tubos Reunidosi.