GARNICA (MADERAS DE LLODIO)

Enpresak ez ditu egiaztatu enplegu erregulazioko espedientea justifikatzeko argudiatutako ekoizpen arrazoiak

2025/09/25
Kontsulta aldiko bileran, ELAk egiaztatu zuen 2025ean egindako ekoizpenak aurreko urteetakoak baino handiagoak direla.

ELAk eskatuta Maderas de Llodio enpresak kontsulta aldian aurkeztutako dokumentazioaren arabera, Garnica multinazionalak ez du inolako informaziorik eman egiaztatzen duena enplegu erregulazioko espedientea argudiatzeko ekoizpen arrazoirik dagoenik.

Zuzendaritzak 39 langile kaleratu nahi ditu, ekoizpen eta antolakuntza arrazoiak (azken horiek ekozpenarekin lotutakoak izanik) argudiatuta. Enpresak berak adierazitakoaren arabera, ordea, 2025eko Maderas de Llodioren ekoizpena 2023koa baino % 22,22 handiagoa da, eta 2024koa baino % 17,5 handiagoa. Ondorioz, ez du oinarririk Equipo Económico (Madril) aholkularitza enpresak enplegu erregulazioko espedientea oinarritzeko egindako txosten teknikoaren funtsezko arrazoia.

Horregatik guztiagatik, ELAk EEEa bertan behera uzteko eta kaleratzeak bertan behera uzteko eskatzen du. Bien bitartean, greba mugagabeak Maderas de Laudioko ekoizpena erabat geldiarazten jarraitzen du, Aiaraldea eskualdeko babesarekin eta hainbat mobilizaziorekin. Kontsulta aldiko hurrengo bilera irailaren 26an izango da.