INGETEAM (ZAMUDIO)

Enpresako greba mugagabeak ekoizpena geldiarazi du

2025/09/09
Jarraipen oso zabala izaten ari da Zamudioko Ingeteam Power Technologyren lantegian astelehenean hasitako greba mugagabeak, eta ekoizpena erabat gelditu du.

Enpresak 150 langile ditu, eta ELAko 6 ordezkarik eta UGTko 3 ordezkarik osatzen dute langile batzordea. Bada, ELAk mobilizatzea erabaki du, enpresak plantillaren eskaerei ez dielako erantzun.

Azken hilabeteetan bilera ugari egin diren arren, enpresak ez ditu urrats aski egin, eta zuzendaritzak aurkeztutako azken proposamena ez da nahikotzat jo.

Plantillaren eskaeren artean daude, besteak beste, bidezko soldata igoera eta lanaldi murrizketa, kontziliazioa eta lan baldintza duinagoak errazteko.

Hori guztia gertatzen da Ingeteamek etekin ekonomiko errekorrak izan dituen testuinguru batean, eta horrek are ulertezinago egiten du enpresak bere langileen baldintzak hobetzeari uko egin izana.

Grebak aurrera jarraituko du enpresak langileek planteatutako eskaerekin bat datorren proposamena aurkeztu arte.