SAPA OPERACIONES

Enpresan KPIa bermatuko duen greba amaierako akordioa lortu da

2024/03/27
21 greba egun egin eta gero, eta ELAk lortutako akordi bati esker, Andoingo SAPA enpresako langileek KPIa bermatua izango dute. ELAk gehiengoa duen enpresa hau, Andoainen kokatzen da. Industria Siderometalurgikora dedikatzen da eta Aperribay familia ezagunarena da.

2013tik akordioa berritu gabe zeuden eta blokeo honen aurrean, langileak greba mugagabera jotzea erabaki zuten martxoaren 7tik aurrera.

21 greba egun egin ostean,  gaur, martxoak 27, greba amaierako akordioa lortu dute. Bertan, KPIa bermatuko duten igoerak jasotzen dira, baita inkorporazio berrientzat hobekuntzak ere.