CEMENTOS REZOLA (AÑORGA)

Enpresan produkzioa erabat gelditzea lortu da lehen greba egunean

2024/06/28
Enpresak 56 langileri eragingo dion Lan erregulazio espediente bat aurkeztu du. Deskarbonizazioaren argudiopean aurkeztu du enpresak Lan erregulazio espedientea. Kontsultaldiak printzipioz uztailaren 18rarte iraungo du eta 56 langileri eragingo lioke.

Enpresa batzordeak Euskal Herrian deskarbonizazio prozesua egitearen alde dago, beharrezkoa delako CO2 isurketak gutxitzea mundu bizigarriago bat izateko. Baina Trantsizio Ekologiko justu bat nahi du, lanpostuak babestuko dituena. Hori dela eta, lanpostuen defentsan greba mugagabean hasi dira langileak eta produkzioa erabat gelditzea lortu dute.