Enpresaren lehen hitzarmenerako akordioak amaiera eman dio greba mugagabeari
Pekos Fabricación metaleko sektoreko enpresak bi lantoki ditu Bizkaian, eta urriaren 13tik greba mugagabean egon da; aurretik 3 greba egun egin ziren. Produkzioko langile gehienek bat egin dute ELAk deitutako grebarekin. Batzordearen ordezkaritza honakoa da: ELAko 3 kide eta UGTko 2.
Lehen Hitzarmenerako akordioa, 2025-2027 indarraldia izango duena, urriak 27an sinatu zen. Hauek dira edukirik garrantzitsuenak:
-Soldatak
- 2025. urtea: urteko 1.120 euroko soldata igoera kontsolidatua gehi KPIa.
- 2026. urtea: urteko 560 euroko soldata igoera kontsolidatua gehi KPIa.
- 2027. urtea: urteko 560 euroko soldata igoera kontsolidatua gehi KPIa.
2240 euroko baturak (KPIren igoerak kontuan hartu gabe) % 10 inguruko igoera dakar enpresako soldata txikienentzat.
Soldatei dagokienez, plusak eta antzinatasuna ere hobetu dira.
-Lanaldia: urteko lanaldia jeisten da 8 ordu 2026an eta 8 ordu gehiago 2027an. Hitzarmen sektorialak ezartzen dituen flexibilitate orduak 20 ordutan jeisten dira.
-Gaixotasun arruntagatiko Aldi Baterako Ezintasunagatiko osagarria hobetu egiten da lehenengo bajan eta gaixotasun larriak dakartzaten bajetan
-Hobekuntzak daude ordu sindikaletan, eta enpresan ordaindutako orduekin batzarrak egiteko aukera ere badago.
-Errelebo kontratua eskubide gisa, manufaktura industriarako dauden onurei lotuta.
-Inaplikazio klausula; enpresak ezin du OPRICCEra bere kabuz joan.
ELAk oso positibotzat jo du 14 eguneko grebaren ondoren lortutako akordioa, eta langileek azken aste hauetan eta, zehazki, greban zehar izandako borroka nabarmendu du.