Espekulazio-interesek ezin dute baldintzatu GKN-ren industria-proiektua

2018/04/24
Martxoaren 28an Melrose Funtsak (USA) GKN enpresa britaniarraren gaineko kontrola bereganatu zuen. Melrose espezialista da negozioak erosten, kostuak murrizten eta gero saltzen. Konpainiaren goiburua hauxe da: "Erosi, hobetu, saldu". Gehienez ere 5 urtez gordetzen du bere baitan erositakoa, eta erosi eta saldu bitartean hobetzeko ohiko modua lanpostuak suntsitzea da.

ELA kezkaturik dago Zumaiako, Legazpiko eta Zarrakazteluko lantegietako industria-proiektuagatik. Gure ustez Gasteizko eta Iruñeko gobernuek esku hartuko beharko lukete, eta jabe berriekin harremanetan sartu, ez baitute beste helbururik etekinak epe laburrera lortzea baino.

Azkenik, adierazi behar dugu GKNko lanpostuen eta lan-baldintzen alde agertuko garela. Zuzendaritza berria akziodunentzako etekinak ugaltzen ahaleginduko da. Gu ere berdin saiatuko gara etekin ugaltze hori Euskal Herrian lan egiten dutenen kontura ez joaten.