Maderas de Llodio

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ebatzi du EREa ez dela legearen araberakoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ebatzi du EREa ez dela legearen araberakoa
Otsailaren 18an jakinarazitako epaian, EAEko Auzitegi Nagusiak partzialki baietsi ditu Maderas de Llodion aplikatutako Enplegu Erregulazioko Espedientearen (EEE) aurka jarritako demandak. Epaiaren arabera, enpresak aurkeztutako kaleratze kolektiboaren arrazoiak ez dira behar bezala egiaztatu, eta, ondorioz, Enplegu Erregulazio Espedientea ez dator legearekin bat.

ELAk adierazi du epaiaren edukia sakon aztertzen ari dela. Hala ere, aurreratu du 2025eko urrian kaleratutako langileak bidegabeki kaleratu zituztela eta berriz onartuak izateko eskubidea dutela defendatzen du.