Euskaltel: Zegonak bere plangintzarekin darrai

2019/07/11
Aurrez kaleraturiko zuzendari eta langile multzoari beste 8 beharginen kaleratzea gehitu dio Euskaltel enpresak (25 dira guztira talde mailan). Azken egunetan enpresaren zuzendari berriak behin eta berriz errepikatu izan du komunikabide ezberdinetan Zegonaren helburu nagusia gastuak arin murriztea dela.

Argi geratzen ari da lan baldintzak, enplegua eta beste edozein gai sozialak traba bat besterik ez direla inbertsio funts britainiarrentzat, bere helburu nagusia akziodunen errendimenduaren bilakaera positiboa besterik ez baita, beste edozein helburu sozialen gainetik.

Gure zalantza da Arantza Tapia Industria Sailburuak hau ere notizia ontzat joko ote duen, bere kargu publikoan ordezkatzen dituen biztanleen interesen kontra nabarmen izanagatik ere, enpresarien jarrera eta ekintza guztiak goraipatzeko bere joera irrazionala ezaguna izaki.

ELArentzat, kaleratzeok Euskaltelen langilegoari egindako beste eraso zuzen bat dira, eta ahal dugun heinean enpresako langilegoa antolatu eta ahalduntzen jarraituko dugu, gure baliabide guztiekin, ematen ari den triskantza laboral honi amaiera emateko helburu irmoarekin.