Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko metalean planteatutako edukiak eskasak dira

2023/01/23
Proposamenak ez du bermatzen urtero KPIa igoko denik sektore osoan. Hurrengo bilera urtarrilaren 27an izango da, 10:00etan. ELAk greba aktibatu nahi du, patronalak nabarmen hobetu dezan azaroaren 25ean aurkeztu zuen proposamena.

Bizkaiko metalaren gatazka konpontzeko deitutako bigarren bitartekaritza bilera akordiorik gabe amaitu da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak ez du bermatu urtero eta sektore osoarentzako KPIren igoerarik. Gauzak horrela, ELAk uste du greba berriz aktibatzeko momentua dela, patronalak nabarmen hobetu dezan azaroaren 25ean egindako proposamena.

Hauek dira elementu berritzaileak:

  • Soldata-igoerak, % 15eko tauletan, indarraldiko lau urteetarako. FVEMen proposamena %14koa da.
  • Norberaren aukerako orduak aldatzea. Ez du lanaldi-murrizketarik aurreikusten.
  • Lizentziak eta edoskitze-pilaketa epaietan ezarritakoaren arabera arautzea.