Gipuzkoako patronalak papergintza alorreko negoziazioari bizkarra eman dio

Bileran, negoziatzeko borondatea agertu beharrean, sektorean soldata altuak kobratzen direla leporatu die Adegik sektoreko langileei. Eta hori gutxi balitz, ez dute inolako aldaketarik proposatu euren plataformari dagokionez.
Hala ere, ELA, LAB eta CCOOek ez dute amore eman eta alderdi guztientzat onuragarria izan daitekeen hitzarmena lortzeko asmoz, aldaketa berriak jarri dituzte mahai gainean: besteak beste, soldata igoeraren eskaera %0,6 jaitsi dute IPC+%2ra arte, beti ere, akordio batera heltzeko asmoz.
Mugimendu honek, ordea, ez du inolako eraginik izan patronalarengan eta jarrera berarekin jarraitu du. Ez dute ezer berririk eskaini. Ez dute eduki garrantzitsuen inguruan hitz egin nahi izan eta ez dute soldata igoeratan inolako proposamen berririk egin, oraindik ere sektoreak bizi duen momentutik oso urrun dagoen eskaintza bati helduz.
Beste behin ere, hitzarmen duin baten alde borrokatu beharko dugu. Enpresetan eginiko asanbladatan argi ikusi da sekotreko langileek hitzarmen ona nahi dutela, aberastasuna banatuko duen hitzarmen bat, hain zuzen ere.
Gauzak horrela, ekainaren 22 eta 23rako greba deitu dute sindikatuek. Manifestazioak ere deitu dituzte Hernanin eta Tolosan.