Gipuzkoako Aldundiak ez du behar adina jenderik alerta egoerari aurre egiteko

2018/01/09
Joan zen asteburuan arazo franko gertatu zen Gipuzkoan. Meteorologoek aurreikusi arren, errepideetan ehunka ibilgailu pilatu ziren Gipuzkoako zenbait errepidetan. ELAren iritziz ez dago behar adina jenderik alerta bakoitzean erabili behar diren materialak erabiltzeko.

Igor San Jose ELAko arduradunak gogoratu du oraindik ez dela aurkeztu 2018ko Neguko Bidezaintza Plana eta ez badago pertsonal nahikorik, edozein ekintza kondenaturik dagoela, halabeharrez, porrot egitera, oraingo kasuan gertatu den bezala. Gauzak horrela, ELAko arduradun batek, ostiralean astebururako iragarritako alertak ikusita egin zuen proposamenaren aurrean, Gipuzkoako errepideak zaintzeko UTEetako bateko arduradun baten erantzuna honakoa izan zen: “ez dut diru gehiago gastatuko; eta, ordaintzen ez badidate, ez dut jende gehiago aterako.