Seigarren greba eguna Gipuzkoako Grafikagintzan Adegiren arduragabekeriaren erruz

2019/07/04
Gipuzkoako Grafikagintzako langileen seigarren greba egunean, benetako negoziazio bati heltzeko deia egin diote LAB, ELA eta UGTk Gipuzkoako Adegi patronalari. `Grafikikagintza greban, hitzarmen duin baten alde´ lelopean Donostian egindako manifestazioan, sektorean lan egiten dutenek lan hitzarmen eguneratua izateko eskubidea dutela aldarrikatu dute, lana eta bizitza uztartzea posible egingo duen hitzarmena, hain zuzen ere. Ildo beretik, aberastasuna banatzeko unea heldu dela azpimarratu dute. Bitartean, Adegi Gipuzkoako patronalak negoziazioari muzin egin eta arduragabekeriaz jokatzen jarraitzen duela salatu dute. Zentzu horretan, berriz ere dei egin diete bai Adegiri, baita enpresaburuei ere, zentzuz joka dezaten negoziazioa posible egiteko.