IPEME (ZARAUTZ)
Gipuzkoako Metalaren hitzarmena aplikatuko zaie langileei, baldintzak hobetuz

Zarauzko IPEME enpresako plantillako zortzi langileek, ELAren ordezkaritzaren, lortu dute Gipuzkoako Metalaren hitzarmena aplikatzea urtarrilaren 1etik aurrera. Orain arte, Gipuzkoako Metalaren Merkataritzaren hitzarmenak arautzen zituen lan baldintzak. Azken honen baldintza onuragarrienak mantenduko dira.
Gauzak horrela, 2025etik aurrera, lanaldi murrizketa izango dute, 1.695 lanordu urtean (28 ordu gutxiago), eta antzinatasun-plusa gehituko zaie. Era berean, KPIaren urteko soldata-igoerari eta % 100eko osagarriari eusten diete kontingentzia arruntei eta profesionalei dagokienez; azken eduki horiek Gipuzkoako Metalaren Merkataritzaren Hitzarmenean jasotakoaren ondorio dira.