Gipuzkoako Metalean 2022rako soldaten %6,5eko igoera sinatu da

2022/01/27
ELA pozik agertu da gaur, urtarrilak 27, 2022rako Gipuzkoako Metalean %6,5eko soldata igoera sinatu delako, 2020an adostu zen bezala.

10 urteren ondoren, 2020an Gipuzkoako Metalaren hitzarmena berritzea lortu zen, eta horrek hobekuntza nabarmenak ekarri zituen Euskal Herriko metaleko gainerako hitzarmenekin alderatuta; hala nola, taulak %9,6ko soldata igoerarekin eguneratu ziren, baita erreformaren aurkako klausulak ere, ABLEen mugak, subrogazio eskubidea eta beste hainbat aurrerapen garrantzitsu.


Hori dela eta, akordioak KPIaren igoera bermatzen zuen indarraldiko urte bakoitzerako, eta, horregatik, 2022rako soldata %6,5 igoko da.