Gipuzkoako metaleko Berdintasun Batzordea eratu da
Azken hitzarmenean neurri eraginkorrak adostu genituen enpresetan berdintasun-planak egiteko informazio gehiago emateko, eta zuzendaritzek informazio hori aurrerapen handiagoz emateko.
Hala ere, bide luzea dago aurretik. ELAk neurri zehatzak hartuko ditu metala ahalik eta epe laburrenean emakumeekin duen zor historikoa konpontzen has dadin.
Batzordearen ordezkaritza honako hau da:
ELA %51,05
LAB %35,98
CCOO %12,97
Aitortu behar dugu, halaber, eszeptikoak garela batzorde honek eman ditzakeen fruituei dagokienez. 2007-09 urteetarako adostu zen hitzarmenean, Adegik, LABek, CCOOk eta UGTk sinatutakoan, batzorde hori sartu zen hitzarmenaren testuan, eta hamarkada bat geroago lehen bilera egin da. Ez dugu ikusten egunerokoan enpresek beren jarduteko modua aldatzeko borondaterik.
Enpresetan antolatuta eta neurri eraginkor eta zehatzak jasotzen dituzten berdintasun-planekin, emakumezko langileen parte-hartze aktiboarekin sindikalismo feminista bultzatuz, diskriminazioaren metala berdintasunera eraldatu behar dugu.