Gipuzkoako Papergintza eta Grafikagintza alorreko grebek jarraipen zabala izan dute

2019/06/26
16 greba egun deitu dituzte ELA, LAB eta CCOOek Gipuzkoako Papergintzan lan hitzarmenaren alde. Bada, laugarrren lanuzteak %90ko jarraipena izan duela jakinarazi dute sindikatuek. Ekainaren 27an manifestazioa egin dute langileek Tolosan. Bestalde, Grafikagintzako langileek bigarren greba eguna izan dute, %80ko jarraipenarekin. Sektore honetan zortzi greba egun deitu dira lan hitzarmenaren alde.