BILBOKO PORTUA
Greba Bahía de Bizkaia Electricidad enpresan, lankide baten kaleratzea salatzeko

Martxoaren 28an jaso zuen burofax bat langileak, bajan zegoela, kontratua bertan behera gelditzen zela jakinarazteko. Kontratua eteteko argudio nagusia "errendimenduaren jaitsiera" izan zen.
Langileen ordezkariek eta BBEko langileek berretsi dute gertaera lazgarri horren aurrean azalpen bat eman behar duela enpresak, erabaki hori hartzeko ez baitute justifikaziorik aurkeztu. Izan ere, langileen ordezkariei ofizialki ez zaie kexarik, ohartarazpenik ezta zehapenik ere azaldu.
Egoera horren aurrean, langileek batzarrean mobilizazioak deitzea erabaki dute, Bahía de Bizkaia Electricidad SLren enplegu politikaren aurka protesta egiteko. Horien artean, greba egun bat deitu dute bihar, maiatzaren 4an. Gaueko 22:00etan hasiko da, hurrengo eguneko 20:00k arte.