GXO LOGISTICS (GASTEIZ)
Greba bertan behera gelditu da, akordioa lortuta
ELAk greba amaierarako aurreaakordioa sinatu du Gasteizko GXO Logistics enpresan. Otsailaren erdialdean zuzendaritzak planteatzen zituen 15 kaleratze traumatikoak ekiditea lortu da, irteerako baldintza onuragarriagoekin, pizgarriekin, besteak beste. Gaur egun, aurreikusitako kaleratzeak bi izango lirateke, eta horietako bati Arabako beste lantoki batean kokatzeko aukera emango litzaioke. Era berean, Gasteizko gertuko zentro batera lekualdatzea adostu da, baldintza berberei eutsiz, eta datozen 12 urteetarako lehentasunez lanera itzultzeko akordioa sinatu da zentrotik ateratzen diren pertsona guztientzat. GXOn bestelako kontratazioak izan zituzten langile guztiei antzinatasun zuzenak aitortu zaizkie, eta dagozkien plusak ordaindu dira. Gainera, plantilla osoak soldata igoera bat izango du, 2019tik aurrera KPIaren igoera barne hartzen duena, baita 2025 eta 2026 aldikoak ere, erosahalmena bermatuz.
ELAk greba deitu zuen GXO Logistics-en, Gasteizko Ali Gobeoko industrialdean dagoen salgaien garraioaren sektoreko enpresa horrek aurkeztutako EEEaren aurka. Langileen ia % 100ek eta administrazioko langile gehienek bat egin zuten grebaren lehen lau egunetan, eta horien ondoren lortu da aurreakordio hori.