Greba Bizkaiko metalean, ekainaren 23an eta 30ean, eta uztailaren 1ean

Maiatzaren 26an egin zen azken negoziazio bileran, patronalak errefusatu egin zituen
sindikatuek planteatutako 17 aldarrikapenak. Ezezkoaren ondoren, sindikatuek beste bilera bat deitzeko gonbita egin zioten patronalari, proposamenen bat aurkezteko prest bazegoen. Ez da, ordea, deirik egon.
Gainera, sindikatuen esanetan, patronala saiatzen ari da sindikatuen mobilizazioa blokeatzen. Izan ere, ekainaren 3an kontzentrazioak egin ziren patronalaren batzorde exekutiboko kide diren enpresa batzuen aurrean (Tecuni, ITP Aero, Arteche, Murueta ontziolak, Sidenor, Eldu edo Ormazabal), enpresa horiek blokeoaren parte direla salatzeko. Aldez aurretik jakinarazitako mobilizazio baketsuak izan arren, patronalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak pertsona ugari identifikatu zituen eta isunekin eta salaketekin mehatxatuz erantzun zuten.