Greba Eaton-en

2018/06/12
Derioko Eaton-eko langileek greba egin dute enpresaren bideragarritasuna eta bertako lanpostuak bermatzeko. Eaton-ek 47 langile ditu eta lantegiaren etorkizuna ezbaian darrai. Ez dago inbertsiorik, ez dago produktu berririk, ez da jende berririk kontratatzen. Ordubeteko lanuzteekin hasi dira gaur ekainak 12, eta lanuzte gehiago egingo dituzte ekainaren 13, 19, 20, 26 eta 29an.