MECANIZADOS AUXI (ZUMAIA)

Greba egun gehiago deitu ditu ELAk Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka

2025/05/05
Mecanizados Auxin lanpostuak mantetzeko eskatzeko, langileek greba egingo dute asteartean, ostegunean eta ostiralean.

ELAk ez du onartzen Mecanizados Auxi enpresan (Zumaia) egindako enplegu-erregulazioko espedientea, zeinaren bitartez plantillan dauden 14 pertsonetatik 10 kaleratu nahi dituzten. ELAren arabera, enplegu-erregulazioko espedientea Sarralle Taldearen plan bati erantzuten dio, eta EEEa bertan behera uzteko eta lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna mantentzeko plan errealista bat eskatu du. Gauzak horrela, langileek greba dinamikarekin jarraituko dute asteartean, ostegunean eta ostiralean.

Lehen bileraren ondoren, ELAk formalki eskatu du EEEaren negoziazio mahaian eser dadila Sarralle Taldea, bideragarritasun plan bat eta gatazkari irtenbide orokor bat emateko. Joan den astean egin zen lehen greba eguna, % 100eko jarraipenarekin. ELAk mobilizazioen dinamikarekin jarraituko du, langilerik ez kaleratzeko plan bat egon arte.