MADERAS LLODIO
Langile guztiek bat egin dute greba egunarekin
2025/09/16

Maderas de Llodio enpresan 39 pertsona ERE baten bidez kaleratu nahi dituela jakin ondoren, borrokan dira langileak. Ostegunean beste greba egun bat deituta dago eta baita mobilizazioak ere.
Aste honetako lehen greba egunak jarraipen osoa izan du, eta hainbat pikete informatibo eta kontzentrazio jendetsua egin da eguerdiko 12:00etan, enpresa aurrean.
Irailaren 18an, grebaren bigarren egunean, 12:00etan, elkarretaratzea egingo da Laudion (Herriko Plazan). Egun berean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eskualdeko gizarte mugimenduak, SOS Aiaraldeak, manifestazioa deitu du Laudioko kaleetan zehar, Maderas de Laudioko EREaren eta eskualdeak pairatzen duen desindustrializazioaren aurka.