Greba Zaldibarko Gabi-Galter Injektatze-enpresetan

2018/11/09
Zaldibarko Gabi, S.A. eta Galter, S.L. injektatze-enpresetako langileak greba mugagabean daude azaroaren 6tik enpresa-hitzarmen bat exijitzeko. Enpresa horiek biek zuzendaritza bera dute, eta Zaldibarren daude. Langileak manifestazioan atera dira Zaldibarren.

Zuzendaritza uztailetik hona bertan geldirik egon da; bere arauak ezartzen ditu, eta langileen izenean nork negoziatu behar duen erabaki ere. Sindikatuko ordezkariari ez dio utzi negoziazioetan parte hartzen. 

ELAk salatu du zuzendaritzak ez duela batere asmorik langileen lan-baldintzak inolaz ere arautzeko. Langileek soldata-igoera ziztrin batzuk nahikotzat jotzea nahi dute, eta ez dute hitz egin nahi langileen baldintza eta lan egutegiari buruz. Era berean, prekarietatea kosta ahala kosta iraunarazi nahi dute.

"Ez dugu utziko grebarako eskubidea urratzen, ezta langileak greba ez egitera behartzen ere. Eta grebalarien ordez beste langile batzuk jartzen badituzte, edo materiala enpresa lehiakideetara bidaltzen badute, Lan Ikuskaritzan salatuko dugu", azpimarratu du ELAk.