CIE AUTOMOTIVE GOIAIN

Greba mugagabea astelehenetik aurrera

2023/05/12
CIE Automotive Euskal Herriko multinazionalaren Legutioko CIE AUTOMOTIVE GOIAINeko langileek greba mugagabea hasiko dute astelehenean, maiatzaren 15ean, lan baldintzak hobetzeko.

 ELAk ordezkatutako 30 langileko lantokiak lehen hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari da. Plantillaren aldarrikapen nagusien artean daude KPIaren araberako soldata igoerak, urteko lanaldia 1.700 ordutik behera murriztea eta soldata taulak berrikustea.

CIE Automotivek 90 milioiko emaitza garbia izan zuen aurtengo lehen hiruhilekoan, aurreko ekitaldiko aldi berean baino % 9,6 gehiago, eta ustiapenaren emaitza gordina 179,3 milioikoa izan zen, iazko lehen hiruhilekoaren aldean % 13,8ko hazkundearekin.