Petronor (Muskiz)
Greba mugagabea hasi da Petronorren

Muskizko Petronorreko enpresa-batzordeak greba mugagabea deitu du irailaren 25eko 18:00etatik aurrera. Deialdiak batzarraren % 91aren babesa izan zuen
Zuzendaritzak aldagela berria eraiki du. Hemendik aurrera, aldagelako denbora ez da lanaldiaren baitan hartuko. Horrek akordioa ez betetzea dakar, lanaldia gutxienez egunean ordu erdi luzatzea dakarrelako.
Erabaki hori Petronorren gertatzen ari den lan harremanen narriaduraren isla da, baita instalazioena ere. Horregatik guztiagatik, langileek greba mugagabea egitea erabaki dute.