CIE Orbelan Plásticos

Greba mugagabea hasiko dute apirilaren 22an enpresako hitzarmen kolektiboa lortzeko

2024/04/18
CIE Orbelan Plásticos enpresako Andoain eta Anoetako lantokietan hilabeteak daramatzate enpresarekin negoziatzen enpresako hitzarmen kolektibo bat lortzeko. Hala ere, enpresak egindako azken proposamenak ez ditu jasotzen langileek eskatutako eskaerak. Gauzak horrela, langileek greba mugagabera jo dute apirilaren 22tik aurrera. Enpresak negoziazioa blokeatu du, nahiz eta CIE Taldeak (CIE Orbelan) 320,2 milioi euroko irabazi garbiekin itxi duen 2023a. Hau da, aurreko ekitaldian (2022) baino % 6,7 gehiago. Bitartean, Orbelanen badira urtean 17.000 € soilik kobratzen duten langileak.

Orbelanek automozioaren industriarako plastikozko piezak ekoizten ditu, CIE Taldekoa da eta 155 langile ditu Andoaingo eta Anoetako zentroetan. Ordezkaritza sindikala ELAko zazpi ordezkarik eta UGTko bik osatzen dute. Plantilla oso feminizatuta dago eta langileek greba egin zuten 2022an, erosahalmenaren eta hitzarmenaren alde, besteak beste.