CEMENTOS REZOLA (AÑORGA)

Greba mugagabea hasiko dute ekainaren 28tik aurrera

2024/06/21
Enpresak 56 langileri eragingo liokeen Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) ezarri nahi du.

Donostiako Añorga auzoan kokatuta dagoen Cementos Rezola enpresako zuzendaritzak Enplegu Erregulazioko Espedientea (EEE) aplikatu nahi du, 56 pertsonen lanpostuak arriskuan jarrita.

Enpresak dio CO2 isuriak murriztu behar dituela eta horregatik utzi nahi dio porlana ekoizteari, zementuaren osagai nagusia dena. Enpresa batzordeak argi du Trantsizio Ekosozialista bidezkoa egitea guztiz beharrezkoa dela bai enpresa honetan bai beste batzuetan, baina trantsizio hori justua izan behar du eta ez langileen bizkarrean egin, lanpostuak bermatzeko alternatibak bilatu behar dira.

Enpresak hartu nahi dituen neurriak ikusita, langileek ekainaren 28tik aurrera greba mugagabea hastea erabaki dute, lanpostuen defentsan.