Haizea Wec Fundicion (AGURAIN)
Greba mugagabea urriaren 2tik aurrera
2025/09/26
Enpresako hitzarmena berritzeko negoziaketak blokeatuta daude. Hori dela eta, greba deialdia egin du enpresa batzordeak (8 ELA, 1 LAB).
Aguraingo Haizea Wec Fundicion enpresa eolikoen torreen buruak egitera bideratutako fundizio enpresa bat da eta 130 pertsonak lan egiten dute bertan.
Enpresa-hitzarmena berritzeko negoziaketek ez dute aurrerapausorik izan. Enpresak atzerapausoak ekarriko lituzkeen proposamenak ekarri ditu hilabete guzti hauetan eta hau ikusirik enpresa batzordeak asanblada deitu zuen eman beharreko pausoak adosteko.
Asanbladak gehiengo zabalez greba orokorrera jotzea erabaki zuen; 101 aldeko bozka, 26 kontrako bozka eta 3 txuri.
Urriaren 2an izango da lehen greba eguna eta langileek argi dute beren erreibindikazioak lortu arte borrokan jarraituko dutela.