FIBERTECNIC (GASTEIZ)

Greba mugagabeak jarraipen oso zabala izaten jarraitzen du

Greba mugagabeak jarraipen oso zabala izaten jarraitzen du
Enpresa batzordeak deitutako greba mugagabeko laugarren egunean ere jarraipena oso zabala izan da. Produkzioko ia langile guztiek bat egin dute grebarekin, produkzioa erabat geldiaraziz. Jarraipen honek agerian utzi du langileek ez duela amorerik emango hitzarmenerako akordioa lortu arte.

Aurreko asteetan zazpi greba egun egin ziren, eta horiek ere arrakastatsuak izan ziren. Produkzioa geratzeaz gain langileek hainbat mobilizazio egin dituzte: MERKALAN Lanbideren Enplegu Birtualaren Azokaren aurrean, Europa Jauregian, Miñanoko parke teknologikoan Aernnovako lantegiaren aurrean...

Azaroaren 12an bilera egin zen lan delegaraitzan, baina, oraingoz ez dago aurrerapausorik negoziazioan. Enpresaren azken proposamenean neurri atzerakoiak baino ez daude. Horregatik, negoziazioa desblokeatzeko helburuarekin, iragan astean langileek batzarrean onartu zuen greba mugagabea hastea, ohartaraziz mobilizazioekin jarraituko dutela helburuak lortu arte: KPIa, lanaldi-murrizketa, txanda-kontratuak eta plusen igoera ekonomikoari lotutako igoerak bermatu arte, besteak beste.