ITASUA ITV (BERGARA ETA ZARAUTZ)

Greba mugagabera joko dute uztailaren 13tik aurrera

2026/07/01
Greba mugagabera joko dute uztailaren 13tik aurrera
Enpresarekin zazpi bilera egin ostean eta blokeo egoera argia izanik, langile asanbladak babesa eman zion enpresa komitearen proposamenari, Bergara eta Zarautzeko lan zentruetan, eta hori dela eta, ELAk eta LABek greba mugagabera deitzen deitu dute.

Gipuzkuko gainerako ITV-ak erreparatuz, funtzio berdinak betetzen dituzte eta  langileek dauzkaten lan-baldintzetatik oso urruti daude Itasuako langileak, eta negoziaketa honetan ekiparazioa bilatzea da beraien helburua.

Langileen esanetan, gaur egun alde handiak daude: soldatetan, lan-orduetan eta bestelako lan-baldintzetan.

Batzordeak aldarrikatzen du langileen baldintzak hobetu behar direla eta enpresak baduela gaitasun ekonomikoa langileen aldarrikapenei erantzuteko. Hori dela eta, negoziazioetan benetako aurrerapausoak ematea eta lan baldintzak duintzea eskatzen dute.